DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

DJ Lehiaketa

Finala, ekainaren 30ean

Gaztearen DJ Lehiaketako finalistak aukeratu ditu epaimahaiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

DN Bus, Mikel GH eta Bassdropper aukeratu ditu epaimahaiak, eta Oier Mendizabal eta A. Gaultier dira entzuleen artean boto gehien jaso dituztenak.

Hilabete baino gehiago igaro da jada Gaztearen DJ Lehiaketa abiatu genuenetik, eta orain final handiari begira jarri gara guztiok. Izan ere, azken orduan epaimahaiak deliberatu du zein diren ekainaren 30ean Donostiako Dabadaban lehiatuko diren hiru finalistak. Halaber, bozketa-fasea bukatuta, entzuleek erabaki dute zein diren finalean izango diren gainerako bi artistak.

Hala, epaimahaiak aukeratutakoen artean daude Bilboko DN Bus eta Mikel GH eta Eibarko Bassdropper.

Entzuleen artean, berriz Mutrikuko Oier Mendizabalek izan du arrakastarik handiena. Guztira, 369 boto jaso ditu berorrek. Bigarren sailkatu da A. Gaultier, 237 botorekin, hirugarrenari (DN Bus) ia ehun botoko aldea kenduta (azken horrek 142 boto loru ditu, eta ez du lortu finalerako sailkatzea).

Gogoratu, final handia Donostian izango dela ekainaren 30ean, eta hantxe egongo direla, besteak beste, Las Tea Party eta Telmo Trenor.

Sariak

2.500 euro banatuko ditugu irabazleen artean. Epaimahaiaren saria lortzen duen irabazleak 1.000 euro eskudirutan eta 500 euro materialean jasoko ditu.

Entzulearen Saria ere emango dugu (500 euro eskudirutan eta 500 euro materialean). Gaztearen webgunean botoa ematen dutenek aukeratuko dute irabazlea, baita ekainaren 30eko final handian lehiatuko den bigarren disko-jartzaile bat ere.