gadgetak

Internet

Googlek hobekien gordetako sekretuak

L.Z. | eitb.eus

Kafetegi ikaragarria dute bulegoetan, eta euskal sukaldaritza dastatzeko aukera ere badute, Cafe Pintxo 47 jatetxeari esker.

Funtzionamendu erreza du Googlek. Erlaitza ireki, behar duzun informazioa bilatu eta erantzuna ematen dizu. Horraino dena argi, baina zer dago Google enpresaren atzean?

20 minutos egunkariak horren inguruko hainbat bitxikeria jaso ditu. Hona hemen horietako batzuk:

1. Zenbakiekin obsesioa dute, eta beharbada hori da haien arrakastaren giltza. 466453.com domeinua daukate. Hartan, SMS baten Google idazten dugunean, zenbaki horiek agertzen dira.

2. Kafetegi ikaragarria dute bulegoetan, eta euskal sukaldaritza dastatzeko aukera ere badute, Cafe Pintxo 47 jatetxeari esker.

3. Lanaldiaren % 20 proiektu berrietarako ideiak bilatzen ematen dute beharginek. Hau da, denbora tarte hori sormena lantzeko erabiltzen dute.

4. Ez dago oso argi non dituzten kokatuta datuak biltzeko zentroak. Isilpean duten sekretua da hori.

5. Google.com eta gogle.com patenteen jabea da Google.es, erabiltzaileak hitza oker idazten badu, arazorik izan ez dezan. Gugle eta Gougle ere bereak dira.

6. Googleren leloa "Don’t be evil" (Ez izan gaiztoa) zen.

7. Moma izeneko intraneta dauka, eta horrek 16.000 langileei buruzko informazioa jasotzen du.

8. Ahoskatze akats baten emaitza da enpresaren izena. Hasiera batean, bildu nahi zuten informazio kantitatea erakustea zen helburua. Horretarako, Googol izena hautatu zuten, baina, esan bezala, ahoskatze akats baten ondorioz, Google izenarekin gelditu ziren.

9. Sortzaileek HTMLren aditu maila menperatzen ez zutelako erabaki zuten bilatzailea hain sinplea izatea. Denborarekin formakuntza hartu eta bilatzailea hobetzea pentsatu zuten, baina erabiltzaileen artean sinpletasun horrek zuen arrakastaz jabetuta, aldaketarik ez egitea erabaki zuten.

10."Baietz lehenengoan!" botoiak enbarazu egiten dio Googleri, publizitate kontuak direla eta dirua galtzen duelako. Dena den, bilaketa zabalagoak egiteko aukera ematen duenez, eta jendeak erabiltzen duenez, ez dute, oraingoz, kentzeko asmorik.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Google argazkiak