gadgetak

Teknologia berriak

Spartan, Internet Explorer nabigatzailearen ordezkoa

L.Z. | eitb.eus

Chrometik eta Firefoxetik gertuago dagoen nabigatzailea sortuko du Microsoft enpresak.

  • Ordenagailu, internet eta teknologia

    Ordenagailu, internet eta teknologia

Dirudienez, pentsa baino hurbilago dago Internet Explorerren, Windowsen nabigatzaile mitikoaren, heriotza.

Mary Jo Foley kazetari espezializatuak ZDNeten idatzitako artikulu batek jasotzen duenez, erreminta berri bat prestatzen ari da Microsoft.

Hain zuzen, Chrometik eta Firefoxetik gertuago dagoen Spartan izeneko nabigatzailea sortu nahian dabil. Aipatu bi nabigatzaileak Google eta Mozilla enpresenak dira, hurrenez hurren.

Nabigatzaile arinagoa sortuko dute, Foleyren arabera. Beraz, Spartan (oraindik izena ez da behin-betikoa) izango da Windows 10 sistema eragilearen nobedade nagusia.

Aurreikusitakoaren arabera, urtarrilaren 21ean aurkeztuko ditu Microsoftek Windowsen hamargarren bertsioaren berrikuntzak.

Nolanahi ere, Explorerrek erretiroa hartuko duela dio, ez, ordea, betirako desagertuko denik. Hau da, oraindik ere Windowserako erabilgarri egongo da, baina ez da nabigatzaile lehenetsia izango.