gadgetak

Zerbitzu berria

Facebookek profileko argazki animatuak jartzeko aukera eskainiko du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Oraingoz, ordea, erabiltzaile talde mugatu batek soilik izango du animaziozko argazkiak jartzeko aukera.

Facebook sare sozialak hainbat aldaketa izan ditu azkenaldian. Duela ordu batzuk, adibidez, erabiltzaileen profilean animaziozko argazkiak jartzeko aukera gehitu du. Alegia, GIF animatuak atxiki ditzake erabiltzaileak, orain arteko argazki estatikoa ordezkatuz.

Aipatutako bideo-sekuentziek gehienez zazpi segundoko iraupena izan dezakete.

Oraingoz, ordea, erabiltzaile talde mugatu batek soilik izango du animaziozko argazkiak jartzeko aukera. Hain zuzen ere, sare soziala berritze aldera, Facebokek bera hautatutako erabiltzaileek. Besteak beste hauexek dira egiten ari diren beste aldaketak:

-Nabarmendutako hainbat argazki aukeratu eta profilaren goialdean erakustea.

-Aldi baterako profileko argazkiak.

-Telefono mugikorretarako diseinu optimizatua, argazkien eta lagunen atalei garrantzi gehiago emanez.

-Biografiaren informazioa handitzea.