Nola berreskuratu WhatsApp aplikazioan ezabatutako mezuak

gadgetak

Teknologia

Nola berreskuratu WhatsApp aplikazioan ezabatutako mezuak

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

2017/01/23

WhatsApp aplikazioak duen segurtasun kopia aktibatuta izanez gero, Google Driven gordetzen dira automatikoki artxibo guztiak.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Guztiok damutu gara noizbait WhatsApp bidez izandako elkarrizketaren bat edo beste ezabatu izanaz. Askok, ordea, ez dakite posible dela mezu horiek eta aipatu aplikazioaren bidez bidalitako argazkiak eta artxiboak berreskuratzea, nahiz eta telefono mugikorrean gordeta ez egon.

WhatsApp aplikazioak duen segurtasun kopia aktibatuta izanez gero, Google Driven gordetzen dira automatikoki artxibo guztiak. Horretarako, egunero kopia egiteko aukera aktibatu behar da. Gerta liteke, egun zehatz batean, kopia egin aurreko elkarrizketa edo artxibo bat berreskuratzeko aukerarik ez izatea. WhatsApp aplikazioak egun horretako kopia oraindik egin ez duelako gertatzen da hori. Nolanahi dela, aurreko egunetan ezabatutako edukiak erraz berreskura daitezke.

Nola berreskuratu ezabatutako artxiboak?

Prozesua sinplea da. Lehenik eta behin, smartphonea ordenagailura konektatu beharra dago, datu kable baten bidez, eta WhatsApp izeneko karpetan bilaketa egin. Bertan, DateBases karpeta aurkituko dugu, segurtasun kopiak jasotzen dituen karpeta, alegia. Msgstore.db izenarekin azalduko dira han artxibo guztiak, data zaharrenetik berrienera sailkatuta.

Behin artxiboa aterata, aplikazioa smartphonetik desinstalatu behar da, eta jarraian berriro instalatu. Orduan, telefonoko datuak eta WiFia kendu behar dira, aplikazioak Google Driven azken segurtasun kopia berrizta ez dezan.

Interesatzen zaigun atxiboa aukeratu dugunean, "berriztatu" aukeraren gainean egin behar da klik, eta berriro konfiguratu arte itxaron.

Appleren gailuetan, ostera, software jakin bat behar da, WhatsAppeko elkarrizketen historiala iTunesen kopietan ezkutatzen direlako. Xataka webguneak, adibidez, Jihosoft iPhone Backup aplikazioa gomendatzen du horretarako.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Dj Lehiaketa… Parte hartu Dj Lehiaketa…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena