gadgetak

Aplikazioak

67 emotikono berri izango ditu Whatsappek 2018an

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Aurpegi, jantzi, animalia, jaki eta ekintza berriak iritsiko dira 2018an, Whatsappera, Instagramera, Twitterrera edota Facebookera.

Whatsapp aplikazioak hainbat emotikono estreinatuko ditu 2018tik aurrera. Guztira, 67 dira berehalako mezularitza zerbitzu honek datorren urtean izango dituen "emoji" berriak. Horien artean aurpegiak, jantziak, animaliak, janaria eta ekintzak aurkituko ditugu.

Adibidez, super-heroien kapa daraman emotikono bat iritsiko da Whatsappera, baita festarako gogoa erakusten duen aurpegi bat ere. Animaliei dagokienez, besteak beste, kangurua, mapatxea eta hegazterrena azalduko dira.

Bestalde, erratzaren, peluxezko hartzaren, kateorratzaren eta komuneko paperaren irudiak erabili ahal izango ditugu. Oraindik, ordea, aldaketak izan ditzakete aipatu emotikonoek.

Behin onartuta, hainbat sare sozialetan egongo dira erabilgarri: Instagramen, Twitterren, Telegramen, Facebooken…