gadgetak

Jokoa

Whatsappeko emotikonoekin euskal musika taldeak asmatzeko erronka

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Guztira, hogeita bost "emoji" jaso ditu Gaztezulok egindako jokoak, batzuk besteak baino errazagoak, baina guztiak edonork asmatzeko modukoak.

Azken orduotan bolo-bolo dabil euskal musikarekin lotutako erronka dibertigarri bat sare sozialetan. Whatsapp bidez zabaldu da, batik bat, emotikoenen bidez euskal musika taldeen izenak asmatzeko Gaztezulok luzatutako erronka hori.

Guztira, hogeita bost "emoji" jaso ditu jokoak, batzuk besteak baino errazagoak, baina guztiak edonork asmatzeko modukoak. Gaur-gaurkoz jardunean ez dagoen artistaren bat edo beste ere badago zerrendan, baita nahiko berriak diren taldeak ere.

Erronkan parte hartu duten musikazale gehienek zazpigarren eta zortziarren asmakizunak, adibidez, oso erraz igarri dituzte. Aitzitik, gehiago kostatu zaie hemeretzigarren eta hogeita hirugarren irudien atzean ezkutatutako taldeak azaleratzea.

Pistarik nahi?

WHATSAPP