gadgetak

WhatsAppeko hamar trikimailu ezezagun

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

WhatsApp aplikazioak oso gutxitan erabiltzen diren baina oso erabilgarriak izan daitezkeen zenbait funtzio ditu.

Testuaren formatua aukeratu

Testuak formatu ezberdinak izan ditzake. Hitza edota esaldia izartxoekin ireki eta ixten badugu, letra lodiarekin idatziko dugu. Gidoi baxuekin gauza bera eginez gero, etzanda idazteko aukera izango dugu.

Elkarrizketak mezu bidez bidali

Elkarrizketa bat gorde edo bidali nahi badugu, posta elektronikoa erabiliz parteka dezakegu. Horretarako, WhatsAppeko aukeren artean “mezua bidali” aukera hautatu behar dugu, eta testua .txt formatuan bidaliko da.

Talde batek hainbat administratzaile izan ditzake

Hasiera bateko administratzaileak eginkizun horretan jar ditzake taldeko beste zenbait pertsona. Gainera, posible da mezu bakoitza nork irakurri duen jakitea, “informazioa” botoia zanpatuta.

Gifak bidali

Mezuak gif formatuan erantzun ditzakegu. Horretarako, GIF botoiari eman eta nahi dugun irudi animatua aukeratuko dugu.

Audioak pribatutasunez entzun

Telefono mugikorra belarrira gerturatuz gero, norberak bakarrik entzungo ditu audioak, konfidentzialtasuna gordetze aldera.

Mezu bat faborito bezala gorde

Mezu garrantzitsuak gordetzeko modu bat izan daiteke. Hala, azkarrago eta seguruago jo ahal izango dugu mezu jakin batera. Hori lortzeko, testua aukeratu eta izarraren ikurrari eman beharko diogu.

Mezu jakin bati erantzun

Talde elkarrizketa batean, adibidez, posible da testuaren parte jakin bati soilik erantzutea. Nahi dugun zati hori aukeratu eta “erantzun” botoiari eman behar diogu.

Elkarrizketa baten barruan bilaketak egin

Luparen ikurra aukeratuta, nahi dugun hitzak edo testuak bila ditzakegu.

Emotikonoen tamaina aukeratu

Bidaltzen dugun emotikono kopuruaren arabera, aldatu egingo da berorien tamaina.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • WhatsApp berriak