gadgetak

Berritasunak

Taldeetan bideodeiak egiteko aukera emango du WhatsAppek

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Bestalde, Linek edota Facebook Messengerrek erabiltzen dituzten stickerrak gehituko dituzte WhatsApp aplikaziora.

Facebookek hainbat aldaketa iragarri ditu 2014az geroztik berea den WhatsApp berehalako mezularitza zerbitzuan. Hala, berritasunen artean daude Linek edota Facebook Messengerrek erabiltzen dituzten stickerrak gehitzea. Mibarik Imam WhatsAppeko zuzendariak eman du horren berri Facebookeko garatzaileen urteroko hitzaldian.

Oraindik ez dute aldaketen gaineko xehetasunik eman, baina aurreratu dute aldi berean gehienez lau erabiltzailek egin ahal izango dutela berba bideodeien bidez.

Bestalde, azpimarratu dute egunero 2.000 milioi minutuko bideodeiak eta ahots bidezkoak egiten direla WhatsApp zerbitzuarekin. Guztira, 450 milioi lagunek erabiltzen dute aipatu aplikazioa.

Stickerrei dagokienez, badirudi Facebook Messengerren bide bera hartuko duela. Gainera, sticker bildumak sortzeko aukera eskainiko du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea