gadgetak

Berritasunak

Facebook Dating erremintak erabiltzaileen arteko harremanak sustatuko ditu

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Lagunen zerrendan ez dituen pertsona ezkongaiak iradokiko dizkio Facebookek erabiltzaileari. Lotura hori egiterakoan, bakoitzak profilean ezarritako lehentasunetan oinarrituko da Facebook.

Mark Zuckerberg Facebooken sortzaileak helburu berri bat dauka: erabiltzaileak elkartzea. Horretarako, Facebook Dating erreminta estreinatuko du aurki, Tinderrekin lehiatu ahal izateko.

Guztira, 200 milioi ezkongaik erabiltzen dute aipatu sare soziala, eta hiru bikotetik bat Internet bidez ezagutzen dela kontuan hartuta, badirudi negozio ona duela esku artean.

Hala, Facebook Dating zerbitzua aukerakoa izango da, eta inork ez du jakingo erabiltzaileak aktibatuta daukan ala ez. "News feed" txokoan ere ez dira maitale posibleak azalduko.

Behin profila beteta, lagunen zerrendan ez dituen pertsonak iradokiko dizkio Facebookek erabiltzaileari (betiere lagun horiek erreminta aktibatuta badute, noski). Lotura hori egin aurretik, bakoitzak profilean ezarritako lehentasunetan oinarrituko da Facebook.

Hala, izena, argazkia, bizilekua eta interesak erakutsiko ditu Datingek. Gainera, erabiltzaileari interesgarriak iruditzen zaizkion pertsonekin solasaldiak izateko aukera emango du (Facebook Messengerrekin zerikusirik izan gabe). Nolanahi dela, elkarrizketa bat hasteko, bi pertsona horiek onartuko beharko dute.

Bestalde, norbere herrian dauden hitzorduetara edota antzeko erabiltzaileek dituzten taldeetara batzeko gonbidapena ere egingo du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea