gadgetak

Berritasunak

WhatsAppek funtzio berriak gehitu ditu taldeetan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Guztira, bost hobekuntza izango ditu munduko berehalako mezularitza zerbitzu erabilienak. Berritasun guztiak taldeekin egongo dira lotuta.

Erabiltzaile askok gorroto dituzte WhatsAppeko taldeak, baina aldi berean erabilgarriak ere badira. Lagun-taldeekin partekatzen ditugun solasaldi horiek erosoagoak izate aldera, hainbat berritasun ekarriko ditu WhatsAppek. Oraingoz, negozioetarako aplikazioa estreinatu dute, eta litekeena da aurki publizitatea ere gehitzea aipatu app-ra.

Hobekuntzei dagokienez, taldeek deskripzio argiagoa izango dute. Hau da, izenburua ez ezik, testutxo bat ere edukiko dute, taldekideek informazio edo azalpen zehatzagoak izan ditzaten.

Gainera, taldeko irudia edo izena aldatzeko aukera bakar batzuek izango dute, mugatu egingo baita baimen hori. Taldeko administratzaileen esku geratuko da, hain zuzen, taldekideei baimen hori murriztea.

Hirugarren berritasuna aipamenekin dago lotuta. A bildu ikono berria zanpatuta, norberari bidalitako mezuen laburpena jasoko du erabiltzaileak.

Bestalde, taldeetan parte hartzen duten pertsonak telefono zenbakiaren edo izenaren bidez bilatu ahal izango dira. Beharbada lagun-taldeetan argi dugu nortzuk diren parte-hartzaile guztiak, baina sarritan izaten dira ezezagunekin partekatutako taldeak ere.

Azkenik, talde berean administratzaile diren erabiltzaileek baimenak kendu ahal izango dizkiete elkarri. Hala, taldea sortu zuen pertsonakk izango du agintea, beste edonoren gainetik. Aipatzekoa da, halaber, erabiltzaileak berak aukeratuko duela talde jakin batera sartu nahi duen ala ez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Teknologia