Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Durangon, 18:00etan

19. Korrika: Jarraitu zuzenean abestiaren eta materialaren aurkezpena

L.Z. | eitb.eus

Bideoklipa ere aurkeztuko dute Durangon, 18:00etatik aurrera, eta Gaztean streaming bidez emango dugu aurkezpena. Gainera, moda-desfilea egongo da.

1:25

19. Korrikaren mezua, omendua, spota eta lasterketa nondik abiatu eta non bukatuko den aurkeztu zituzten, Bilboko Arriaga Antzokian emandako prentsaurrekoan, azaroaren 6an.

Gaur goizean, berriz, omenaldi-ekitaldiaren eta Korrika Laguntzailearen berri eman dute, eta kanta eta bideoklipa ezagutzeko aukera ere izango dugu, 18:00etatik aurrera. Horretaz aparte, moda-desfile batekin erakutsiko dute Korrikaren material berria, eta Gazteak zuzen-zuzenean eskainiko du (streaming bidez) ibiltoki gainean gertatzen dena.

Korrika 19

Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Urepelen emango ditu aurreneko urratsak, martxoaren 19an, eta hamaika egunetan Euskal Herriko bazter guztiak zeharkatuko ditu, Bilbora heldu arte.

"Euskahaldun!" mezuari eutsita abiatuko da Korrikaren 19. edizioa, eta Durangoko Azoka omenduko dute, 2015ean mende erdi beteko duelako.

¿