Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2015

19. Korrikak kopla, bertsio eta bideo lehiaketak antolatu ditu

L.Z. | eitb.eus

Bertsotan zein kantuan trebatuak direnek aukera paregabea dute Korrikarekin bat egiteko.

Korrikaren 19. edizioak berarekin ekarriko duen Korrika Kulturala aurkeztu dute gaur. Hamaika ikuskizun antolatuko dituzte Euskal Herri osoa zeharkatuko duen lasterketa dela eta. Gainera, hiru lehiaketa jarri dituzte abian.

Lehena, Bertsozale Elkartearekin elkarlanean antolatutako bideo-kopla lehiaketa. Euskara ikasten ari direnak bertsolaritzaren mundura gerturatzea du helburu, baita bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituen aukerak islatzea ere. "Helduen euskalduntzea" gaia ardatz hartuta, sei koplaz osatutako bertsoaldi bat idatzi eta bideoz grabatu beharko dute parte-hartzaileek. Saria eskuratzen duen taldeak sagardotegi batean bertso-bazkaria lortuko du.

Bigarren lehiaketa, berriz, abeslariei zuzenduta dago. Izan ere, Korrikaren kantua zabaltzeko asmoz, talde ezberdinen bertsioak jaso nahi dituzte antolatzaileek. Kasu honetan, talde irabazlearentzako egonaldi bat dago jokoan.

Hirugarrenik, euskalkiekin lotutako bideo-lehiaketa abiatu dute. Tokiko euskararen inguruko informazioa zabaldu beharko dute parte-hartzaileek: egungo egoera, erabilera-maila, hitz bereziak? Guztia, hiru minututik beherako bideo batean jasota. Euskararen aniztasuna agerian jartzea bilatzen du azken lehiaketa honek, eta Mac gailu bat eramango du etxera garaileak.

Parte hartzeko baldintzak

Hiru lehiaketa horietako batean parte hartu nahi dutenek Korrikaren webgunean kontsultatu ahal dituzte bertan parte hartzeko baldintzak.

Martxoaren 9ra arte izango da zabalik bideo-lanak bidaltzeko epea, eta sei egun geroago iragarriko dituzte irabazleen izenak.

Lan guztiak korrika.aek@gmail.com webgunean jasoko dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika 2024