Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

'Euskahaldun'

Korrika babesten dabiltza munduko bazter guztietan

L.Z. | eitb.eus

Katalunian, AEBn, Txekian, Alemanian, Hungarian, Errusian eta Irlandan ere euskararen aldeko aldarria egin dute aipatu herrialdeetako ikasleek.

19. Korrika hilabete barru iritsiko da Euskal Herrira. Martxoaren 19tik 29ra herriz herri ibiliko da euskararen aldeko lasterketa, “Euskahaldun” leloari eutsita.

Bien bitartean, Etxepare Institutuaren laguntzarekin, Korrika munduan zehar zabaltzeko lehiaketa abiatu dute. Lehiaketa horretan munduan “euskahalduntzen” ari direnen hainbat lagunen bideoak jaso dituzte.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomikoko lau ikasleren (Felip, Marta, Ruben eta Paula) bideoa:

Pragako (Txekia) Lenka Niznanskaren bideoa:

Boisen (AEB) euskara ikasten dabilen Tyler Deltororen bideoa:

Frakfurteko (Alemania)Larissaren bideoa:

Hungariako Szilviren bideoa:

Moskuko (Errusia) Magnitskayaren bideoa:

Irlandako Aoganen bideoa:

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika