Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Bilboko ibilbidea

Bilbon bost orduko ibilbidea egiten ari da Korrika

L.Z. | eitb.eus

Enekuritik sartu da Korrika 07:20an, eta 12:30 aldera San Nikolas plazatxoan bukatuko da euskararen aldeko lasterketa.

0:52

07:20 jota iritsi da Korrika Bizkaiko hiriburura. EiTB.net-eko langileei egokitu zaigu oraingo honetan ere euskararen aldeko lekukoa Bilbon sartzea. Enekuriko sarreran pilatutako herritarrak izan dira "Euskahaldun" leloari eutsita bost orduko ibilbidearen hasiera zuzendu dutenak.

Behin Lehendakari Agirre kale nagusira iritsita, Sarrikorantz bideratu dira lasterkariak, eta 08:30erako Termibus geltokian izan dira. Basurtu, Zorrotza eta Errekaldeko plaza ziren aurreikusitako hurrengo bisitak, 09:20an Kukutzako biribilgunera heldu aurretik.

Bilbo erdialdean 09:30 pasatxo direnean egingo diote harrera Korrikari. Ordu erdi inguru arituko dira handik lasterka, baina aurki aterako dira berriro kanpoaldeko auzoetara; Zamakolara eta Abusura, kasu.

Santutxun 11:00ak aldera entzungo da euskararen aldeko aldarria, eta geroago zapalduko dituzte Otxarkoaga, Trauko eta Campo Volantin.

Udaletxetik ere igaroko da, 11:56an, hain justu. Dena den, ez da han bukatuko, 12:30 arte azken oin-hotsak barreiatuko baitira Bilbon zehar.

Ordu horretantxe agurtuko da 2017ra arte Korrika, Areatzan egun horretarako propio prestatutako gunean (San Nikolas parean).

Ekitaldi berezia egingo dute han, hamaika egunetan atzean utzitako izerdi, zirrara eta gozatuei merezitako omenaldia egiteko.

Kontsultatu hemen Bilboko ibilbidea.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika