Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Martxoak 27

Lekukoak bide luzea du bederatzigarren egunean ere

L.Z. | eitb.eus

Irunberrin eman ditu gaurko aurreneko urratsak, eta Nagore, Gares, Zirauki eta Lizarra zapalduta, Izurzun amaituko du eguna.

Nekea daramate askok bizkarrean, baina oraindik ere poztasuna, kemena eta euskara goratzeko gogoa dira nagusi Korrikan.

Herri askotan penatuta daude bi urtez egon beharko dutelako hurrengo edizioaren zain. Beste hainbat tokitan, ordea, irrikaz ari dira lasterketari itxaroten.

Horren adibide dira Lizarra eta inguruko herriak, non Korrikak agerraldia egingo duen ostegunean, iluntze partean.

Irunberritik abiatuko dira korrikalariak, eta Izurzun amaituko dute bederatzigarren eguna.

Martxoak 27, ostirala

Irunberri 00:39

Nabaskoze 03:00

Espartza 04:53

Eskarotze 05:16

Otsagi 05:34

Abaurregaina 07:11

Abaurrepea 07:41

Garralda 08:46

Aurizberri 09:32

Nagore 11:09

Urrotz 13:13

Tebas 15:20

Arrizabalaga 15:29

Gares 17:39

Zirauki 18:44

Lorka 19:30

Lizarra 20:25

Abartzuza 21:20

Muez 22:25

Izurzu 23:16

Izurzu 23:16