Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

19. edizioa

Korrika Gasteizera heldu da, erakundeek eta alderdiek babestuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Nafarroatik igaro ostean, Korrikaren lekukoa eguerdi aldera sartu da Arabako hiriburuan, Salburua auzotik. Arratsalde aldera Bilbora joko du, bihar bertan han amaituko baita.

0:28

Korrika euskararen aldeko lasterketa Gasteizera heldu da gaur, ehunka lagunek eta hainbat erakundek eta alderdik babestuta.

Nafarroatik etorrita, 19. edizioaren Korrikaren lekukoa eguerdi aldera sartu da Arabako hiriburuan, Salburua auzotik, alegia. Arratsalde aldera Bilbora joko du Korrikak, bihar bertan han amaituko baita aurtengo lasterketa.

Hainbat ordezkari instituzional izan dira bertan, tartean, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Halaber, alderdi politiko guztietako ordezkarik parte hartu dute.

Gasteizen sartu aurretik, Ertzaintzako 24. promozioaren ikaslek Korrikaren lekukoa erman dute, Arkauteko Polizia-akademiatik igarotzean, Iñaki Gurtubai eta Josu Zubiaga sailburuekin batera.

Gainera, Arabako 30 bat elkartek, taldek, erakundek eta ikastetxek eramango dute ere Korrikaren lekukoa egunean zehar.

Errota, Zaramaga, Lakua eta Abetxuko zapalduta, bukatuko dute, 15:57an, Gasteizko ibilbidea.

Kontsultatu hemen ibilbide osoa.