X

Irratia zuzenean

Korrika%202017:%20Euskararen%20aldeko%20korrikaren%20ibilbidea,%20abestiak%20eta%20bideoak%20|%20EiTB%20korrika%2020

Korrika

Korrika 2017: omenduak eta mezuen egileak (1980-2015)

Korrika

Korrika 2017

Korrika: omenduak eta mezuen egileak

EITB.EUS

2016/11/17

Euskararen aldeko lasterketak bi protagonista berezi izaten ditu urtero: omendutako pertsona edo elkartea eta Korrikaren bukaeran irakurtzen den mezuaren egilea.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Jarraian dituzue Korrikak 1980tik omendutako pertsonen eta elkarteen izenak, baita lekukoak eraman dituen mezuen egileak ere.

1. KORRIKA (1980)

Xabier Peña Albizu (Tolosa, 1914-1980) idazle eta irakaslea omendu zuten. Lehenengo edizioan, anekdota bitxi bat gertatu zen: mezua jasotzen zuen papera bidean galdu zen, eta lasterketa bukatutakoan ez zuten mezua irakurri. Testu horren egilea Rikardo Arregi izan zen.

2. KORRIKA (1982)

Rikardo Arregi kazetariak (Andoain, 1942 - Eibar, 1969) jaso zuen omenaldia bigarren edizioan; hain zuzen, berorrena zen lehenengo edizioko mezua. Bi urte lehenago ez zenez posible izan, 1982an irakurri zuten lehenengo Korrikarako prestatutako mezua.

3. KORRIKA (1983)

Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) hirugarren edizioan omendu zuten. AEK-ko iturrien arabera, ezezaguna da orduko mezuaren egilea.

4. KORRIKA (1985)

Piarres Laffitte (Luhuso, 1901 - Baiona, 1985) kazetari eta idazlea izan zen omendua. Ez dute daturik mezuaren egileari buruz.

5. KORRIKA (1987)

Balendin Enbeita (Muxika, 1906-1986) bertsolari eta idazleari egin zioten omenaldia, eta haren semeak idatzi zuen mezua, Jon Enbeita bertsolari ospetsuak.

6. KORRIKA (1989)

Jose Miguel Barandiaran (Ataun, 1889-1991) antropologo, etnografo eta apaiza omendu zuten. Hirugarren eta laugarren edizioetan bezala, ezezaguna da mezuaren egilea.

7. KORRIKA (1991)

Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931 - Bartzelona, 1990) omendu zuten, eta berorrek idatzi zuen eskuz esku ibili zen mezua.

8. KORRIKA (1993)

Martin Ugalde (Andoain, 1921 - Hondarribia, 2004) idazleari egin zion omenaldia Korrikak. Gainera, Ugaldek berak irakurri zuen Joxemi Zumalabek idatzitako mezua.

9. KORRIKA (1995)

Mikel Laboa (Donostia, 1934-2008) abeslaria izan zen 9. Korrikako protagonista, omenaldia jasotzeaz gain, mezua ere berorrek idatzi zuelako.

10.KORRIKA (1997)

Luis Villasante (Gernika, 1920 - Oñati, 2000) idazle eta hizkuntzalariak harrera beroa jaso zuen Korrikaren eskutik. Orduko mezuak, ordea, Juan Mari Torrealdairen hitzak gordetzen zituen.

11. KORRIKA (1999)

Oso edizio berezia izan zen, hainbat lagun eta elkarte omendu zituztelako: Pedro Miguel Etxenike, Joxe Ramon Etxebarria, Jose Angel Iribar, Maitena Araguas, Etxepe enpresa, Mendia optika, Laudioko ikastolaren sortzaileak, Argiñe Iturregi, Euskalerria Irratia, Arantza udalerria eta Maiatz editoriala. Mezuaren egilea Ramon Labaien izan zen.

12. KORRIKA (2001)

Bertsolaritzak hartu zuen omenaldia urte hartan, eta Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak idatzi zuen mezua.

13. KORRIKA (2003)

Ez Dok Amairu kultur mugimenduak jaso zuen omenaldia hamahirugarren edizioan, eta Martxelo Otamendik idatzi zuen lekuko barnean gordeta eraman zuten mezua.

14. KORRIKA (2005)

Euskaldun berriei egin zien keinu Korrikak 2005ean. Andolin Eguskitza (Santurtzi, 1953 - Bilbo 2004) hizkuntzalariak ordezkatu zuen euskaldun berrien kolektiboa, eta Eguskitzak berak idatzi zuen mezua, Tere Irastorzarekin batera.

15. KORRIKA (2007)

Emakumea omendu zuen Korrikak, euskararen transmisioan egindako lanagatik. Xabier Amurizak eta Miren Amurizak egin zuten mezua.

16. KORRIKA (2009)

Orduan, euskara ikasi edo berreskuratu behar izan duten eta gure hizkuntzaren transmisioa bermatzeaz arduratu diren pertsonak omendu zituzten. Pirritx eta Porrotx pailazoek idatzi zuten Euskal Herri osoa zeharkatu zuen mezu hura.

17. KORRIKA (2001)

Euskaltzaindia izan zen hamalaugarren edizioko omenaldia jaso zuena. Mezua, berriz, Kike Amonarrizek eta Ilaski Serranok idatzi zuten.

18. KORRIKA (2013)

Euskara ikasten eta alfabetatzen ari diren pertsonentzat izan zen omenaldia. Amets Arzallus bertsolariaren esku geratu zen mezua.

19. KORRIKA (2015)

Durangoko Azokaren 50. urtemugak merezitako omenaldia izan zuen. Lorea Agirre kazetariak idatzi zuen mezua.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena