Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

20. Korrika

Korrika Kulturala otsailaren 9an hasiko da, Gasteizen

N.V. | eitb.eus

Musika, antzerkia, bertsoak eta dantza eskainiko ditu zikloak, euskal gizarteari “bere lan militantearen atal txiki bat” itzultzeko.

1:26

Korrika Kulturala zikloa aurkeztu dute gaur Gasteizen, emanaldi sorta hasiko den hirian bertan. Hain zuzen, Kepa Junkerak eta Sorginek emango dute lehen kontzertua, Europa jauregian, otsailaren 9an.

Asier Amondo Korrikaren azaldu duenez, Korrika Kulturalaren bitartez, euskal gizarteari Korrikan zehar egiten duen “esfortzuaren eta lan militantearen atal txiki bat” eskaini nahi diote bueltan.

Kepa Junkera & Sorginak taldearen “Maletak” ikuskizunaz gain, bestelako emanaldiak ere izango dira Korrika Kulturalean: Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak zenbait musikarirekin batera sortutako “Ez dok hiru! Euskal musikaren benetako istorioa” ikuskizuna; Bertsokorrika bertso-emanaldien sorta; “Oskara plazara” Kukai dantza taldeak ikus-entzunezkoak eta dantza uztarturik sortutako lana; “Erradikalak gara” Beatriz Egizabal ipuin-kontalariak eta Ane Labaka bertsolariak ondutako ikuskizuna; eta, azkenik, “Tipi-tapa, Korrika!” Pirritx Porrotx eta Marimotos pailazoen ikuskizun koloretsua.

Ekitaldiok herriz herri ibiliko dira, otsailaren 9an hasita, eta antolatzaileek sakelako telefonoetarako aplikazio bat garatu dute, ikuskizun bakoitza non eta noiz ikusi ahalko den jakiteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Korrika