Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Apirilak 5

Gipuzkoak Bizkaiari pasatu dio lekukoa

I.A. | eitb.eus

Orio eta Mungia lotuko ditu Korrikak zazpigarren egunean. Gipuzkoako eta Bizkaiko kostaldetik ibiliko da, eta kostaldean ez dauden herrietatik pasatuko da tarteka.

0:54

Tipi-tapa dabil Korrika gelditu gabe, atzetik milaka euskaltzale dituela, eta gehiago gehituko zaizkio zazpigarren egunean ere.

Gaurkoan, Orio izan da Korrikari ongietorria egiten lehenengo herria. Kostaldeko ibilbideari jarraituz, 01:31n iritsi da Zarautzera, eta 02:54an, Zumaiara. Zestoarako bidea hartu du bertatik, eta barnealdetik ibiliko da gero, Debara iritsi arte.

Debatik Mutrikura jarraituko dute euskaltzaleek. Mutrikun Ondarroarako norabidea hartuko du, eta kostaldetik Bakioraino egingo dute euskararen alde Korrika. Tarteka, kostaldean ez dauden herriak ere zeharkatuko ditu Korrikak: Markina-Xemein, Aulesti eta Gernika-Lumo, besteak beste.

Mungia aldean emango ditu azken pausoak gaurkoan, 22:00ak aldera.

Apirilak 5, asteazkena

Orio 00:42

Zarautz 01:31

Zumaia 02:54

Zestoa 03:51

Azkoitia 05:40

Elgoibar 06:22

Deba 08:35

Mutriku 09:29

Ondarroa 10:21

Markina-Xemein 11:19

Aulesti 12:32

Lekeitio 14:15

Ea 14:54

Elantxobe 15:59

Gernika-Lumo 17:30

Bermeo 19:39

Bakio 20:58

Mungia 22:00

Mungia 22:00