Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika munduan

Korrikak mugak hautsiko ditu

I.A. | eitb.eus

Korrikaren mezua munduko 12 hiritan zabalduko da Korrikak eta Etxepare Euskal Institutuak egindako elkarlanari esker.

0:20

Korrikak eta Etxepare Euskal Institutuak egindako elkarlanari esker, Korrikaren mezua atzerriko 12 hiritara zabalduko da.

Etxepare Euskal Institutuak unibertsitate sarea dauka mundu osoan, eta horietako 12k egitarau berezia antolatu dute bi urterik behin ehun mila lagun baino gehiago elkartzen dituen ekimenarekin bat egiteko.

Euskal Herritik kanpo ere badira euskaldunak, eta, horregatik, hiri ezberdinetako euskal komunitatearekin eta bertako euskara ikasleekin partekatu nahi da Korrikaren mezua.

Etxepare Euskal Institutuak Korrika antolatu du toki hauetan guztietan:

Leipzig (Alemania) – Martxoak 29, asteazkena
Universität Leipzig
14:00, Korrika Augustusplatz plazatik Thomaskirch elizara

Cork (Irlanda) – Martxoak 30, osteguna
University College Cork
16:30, BatZuk dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua
Korrika University College Cork unibertsitatean

Szeged (Hungaria) – Martxoak 31, ostirala
University of Szeged
16:00, Korrika Dóm plazatik Szegedeko Unibertsitatera

Budapest (Hungaria) – Apirilak 1, larunbata
Eötvôs Loránd University (ELTE)
15:00, Korrika Deák Ferenc plazatik, Danubio ertzetik igarota, ELTEko Letren Fakultateraino
Pintxo-potea

Venezia (Italia) – Apirilak 1, larunbata
Università Ca’ Foscari Venezia
11:00, Korrika Piazza San Marko plazatik abiatuta

Helsinki (Finlandia) – Apirilak 1, larunbata
University of Helsinki
12:30, Korrika Rautatientori plazatik Senaatintori plazara. Segidan, pintxo dastaketa
14:00, 'Gazta zati bat' dokumentalaren proiekzioa University of Helsinki unibertsitatean

Edinburgo (Eskozia) – Apirilak 1, larunbata
University of Edinburgh
10:30, Korrika
11:15, Herri kirolak, txistorra eta sagardo dastaketa, dantzari eta txistulariak
12:30, Kalejira eta poteoa
13:15, Bazkari herrikoia (120 lagunentzako)
Bazkalostean, euskal eta gaeliko kantak, euskal dantzak eta ceilidh (Eskoziako dantza), eta DJak gauera arte

Liverpool (Ingalaterra) – Apirilak 1, larunbata
University of Liverpool
12:00, Korrika University of Liverpool unibertsitateko campusean zehar
13:30, Bazkaria

Santiago (Txile) – Apirilak 1, larunbata
Universidad de Chile
11:00, Korrika Arte Ederren Museoaren ataritik Santiagoko Euzko Etxera
Bazkaria

Mexiko Hiria (Mexiko) - Apirilak 2, igandea
Universidad Nacional Autónoma de México (UNAM)
10:30, Korrika Chapultepec parkean
11:00, Euskal dantza tailerra Chapultepec parkeko Casa del Lago etxean
12:00, Txalaparta tailerra
14:00, Korrika dela eta UNAM unibertsitateko ikasleek egindako bideoaren aurkezpena
15:15, Euskal kantaldia

Chicago (EEBB) – Apirilak 2, igandea
University of Chicago
13:30, Korrika Millenium Park pakean zehar
14:30, Bazkaria eta solasaldia

Brno (Txekiar Errepublika) – Apirilak 8, larunbata
Masarykova Univerzita
16:00, Korrika Nerudova tranbia geltokitik Svobody plazara (5 km)
Afaria