Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Ibilbidea

Gasteizen barrena 20. Korrika

I.A. | eitb.eus

Arratsaldeko 18:34an sartuko da Gasteizera. Lau ordu eta erdiz kaleak zeharkatu ondoren, Lermandabidetik irtengo du 22:59an.

Amaritatik sartuko da Korrika Gasteizera. 18:34an zapalduko du Arabako hiriburua eta lau ordu eta erdian zeharkatuko du hiri osoa.

Amaritatik Gamarrako atera abiatuko dira korrilariak, bideak beste kale batzuk zeharkatuz.

Forondako atean 19:54an hartuko dute lekukoa, eta Andra Mari Zurian 21:20an.

Zabalgana hiribidean 22:13tik aurrera entzungo dira euskaltzaleen oihuak. Azkenik, Lermandabidera iritsiko dira 22:59an Gasteiztik irtetzeko.

Martxoak 30: ibilbidea eta ordutegia

18:34 Amarita

19:18 Gamarrako atea

19:43 Wellington dukea

19:54 Forondako Atea 19

20:08 Agurain kalea

20:22 Salburuko bulebarra

20:33 Florida 75

20:56 Judimendi hiribidea

21:01 Arana kalea

21:17 Dato

21:20 Andra Mari Zuria

21:24 Kutxi, Garraxi

21:30 Arriagako atea

21:52 Gasteiz hiribidea

22:13 Zabalgana hiribidea

22:59 Lermandabidea

 

Kontsultatu, Korrikaren ibilbidea.