Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

Ibilbidea

Bilbon zehar Korrika

I.A. | eitb.eus

Apirilaren 6an iritsiko da Korrika Bilbora. 16:52an sartuko da, Zorrotzatik, eta 21:22an aterako da, Elorrietatik.

Zorrotzatik sartuko da Korrika Bilbon, apirilaren 6an, eta lau ordu eta erdi beharko ditu Bizkaiko hiriburua zeharkatzeko.

16:52an iritsiko dira korrikalariak Zorrotzara. Handik, Autonomia kalerako bidea hartuko dute, eta 17:36an iritsiko dira bertara.

18:41ean hartuko dute lekukoa Txurdinagan, eta 20:07an, berriz, San Mamesen.

Puppy 20:38an inguratuko du Korrikak, eta Euskalduna zubira joango da bertatik.

Azkenik, Elorrieta kaletik irtengo da aurtengo Korrika, 21:22an.

Apirilak 6: ibilbidea eta ordutegia

16:52 Zorrotza

17:36 Autonomia

17:56 Irala

18:17 Abusu

18:41 Txurdinaga

19:08 Otxarkoaga

19:35 San Nikolas

19:51 Plaza Biribila

20:07 San Mames

20:38 Puppy

20:50 Euskalduna zubia

21:05 San Inazio

21:22 Elorrieta

Hemen duzu ikusgai Korrikaren ibilbidea.

a.