X

Irratia zuzenean

  1. Diskoetxe batekin inolako kontraturik ez duten Euskal Herriko talde eta bakarlari guztiek hartu ahal izango dute parte. Ez da inolako mugarik jarriko musika estiloari dagokionez.

  2. Hautaketa-prozesua

    • Epaimahaiak, jasoko diren maketa guztiak entzun ondoren, aukeraketa egingo du. Aukeratutako kantuak Gaztea atarian jarriko ditugu eta gustukoenari botoa eman ahal izango zaio. BI MAKETA BOZKATUENAk finalera pasatuko dira.
    • Bestalde, epaimahaiak beste HIRU MAKETA hautatuko ditu finalera igarotzeko.
    • Finalera pasako diren BOST HAUTATUEK APIRILAREN 27AN Bilboko kafe Antzokian joko dute zuzenean. Emanaldi horretan epaimahaikideak egongo dira eta, zuzeneko horretan oinarrituta, Gaztearen XXVI. Maketa Lehiaketako irabazlea zein den erabakiko dute.
  3. Sariak

    • Epaimahaiaren saria: 5.000 euro dirutan* eta BBK LIVE jaialdian jotzeko aukera .
    • GazteBizHitza saria ( entzuleen saria): 2.500 euro dirutan*.

    • Kafe Antzokiaren saria: 500 euro dirutan* .
    • *Oharra: Dirusariei lehiaketetan ohikoak diren zergak aplikatuko zaizkie.

  4. Talde edo bakarlari bakoitzak 3 kantu bidali beharko ditu. Horretarako, jarritako formularioa bete zuen datuekin (taldearen/artistaren izena, kantuaren izena, herria, ordezkari baten izen-abizenak eta telefonoa) eta audio formatuan sartu abestiak. Gu, behin kantak jasota, zuekin jarriko gara harremanetan. Maketa igotzean arazoren bat baduzue, zalantzaren bat edo zuekin harremanetan jartzen ez bagara, bidali mezua gazteaweb@eitb.eus helbide elektronikora, mesedez.

  5. Hauxe izango da Gaztearen XXVI. Maketa Lehiaketaren egutegia:

    • Urtarrilaren 18tik martxoaren 9ra: Maketak igotzeko epea.
    • Martxoaren 21etik martxoaren 28ra: Finalerako bozketa.
    • Apirilaren 27an: Finalisten kontzertua. Bi talde/bakarlari bozkatuenek eta epaimahaiak hautatutako beste hiru talde/bakarlariek joko dute Bilboko kafe Antzokian , eta zuzeneko emanaldi horretan oinarrituta erabakiko dute epaimahaikideek nor izango den Gaztearen XXVI. Maketa Lehiaketaren irabazlea.

  6. Epaimahaiak hala baderitzo, bi sarietakoren bat hutsik gera daiteke.

  7. Lehiaketetara aurkeztutako abestien autoretzari dagokion zalantzarik edo gatazkarik sortuko balitz, Gazteak ez luke bere gain hartuko inolako ardurarik. Liskar hori aldeen artean konpondu beharko litzateke.

  8. Gaztearen XXVI. Maketa Lehiaketan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. EITBk eskubidea edukiko du jasoko dituen maketak Interneten eskegitzeko eta irratian eta telebistan emititzeko.

  9. Gazteak behar bezala jakinaraziko du oinarri hauei dagokien aldaketa oro.

Publizitatea

Irratia zuzenean

Babeslea

  • GazteBizHitza

    GazteBizHitza

    Entzuleen saria (2.500 euro dirutan), GazteBizHitzaren eskutik

Babeslea

  • Kafe Antzokia

    Kafe Antzokia

    Finala apirilaren 27an egingo dugu Bilboko Kafe Antzokian. Han bost finalistak lehiatuko dira.

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena