X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Bilboko Kafe Antzokian

Jarraitu streaming bidez Maketa Lehiaketaren finala

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilboko Kafe Antzokiak hartuko du Stai Zitto, Hozten, Nazca, Basic eta Indigo & Izaro talde finalisten lehia, 20:30etik aurrera.

Azken txanpan sartu da Maketa Lehiaketaren XXIV. edizioa. Hilabete baino gehiago igaro da lehiaketa abian jarri genuenetik, eta orduz geroztik gelditu gabe ibili gara.

Hasiera batean parte-hartzaileen abestiak jasotzeko epea ireki genuen. Berrehun kantutik gora jaso genituen epe-muga laburrean. Hori dela eta, lan zaila izan zen hainbeste talderen artean 20 finalista hautatzea.

Dena den, epaimahaiak zegokion lana ondo baino hobeto egin zuen, eta aurreikusitako egunerako 20 talde finalisten izenak iragarri genituen.

Orduantxe hasi zen bozketa-fasea. Bi astez, talde gustukoenen aldeko boza emateko aukera izan zuten erabiltzaileek, eta haiek izan ziren Entzulearen Sariaren irabazlea erabaki zutenak.

Hain zuzen ere, Stai Zitto izan da aurtengo edizioko lehendabiziko irabazlea. Hala eta guztiz ere, oraindik ere, bigarren txapelduna falta da; alegia, Epaimahairen Saria eskuratuko duen taldearen izena.

Finala

Gaur, osteguna, erabakiko da nor izango den Maketa Lehiaketaren irabazle nagusia. Bilboko Kafe Antzokian final handia egingo dugu, luxuzko epaimahaia lagun.

Aiora Renteriak (Zea Mays), Pablo Cabezak eta Fermin Etxegoienek lan nekeza izango dute, bost talde finalisten artean bakar bat aukeratzen. Horretarako, horien emanaldiak jarraitu beharko dituzte, oholtza gainean hobekien moldatzen den taldea zein den erabakitzeko.

20:30ean emango diogu hasiera lehiaketaren final handiari. Sarrera doakoa da.

Gaztean streaming bidez jarraitu ahal izango duzue.

Finalistak

Stai Zitto: Sei sustraiak

Hozten: Euri tanten lasterketa

Nazca: La máquina

Basic: I am

Indigo&Izaro: Steps