X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

25. edizioa

Maketa Lehiaketa: nola igo behar dira abestiak?

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hiru pausu bete beharko dituzte parte-hartzaileek, eta beste horrenbeste abesti igoko dituzte, lehiaketak dirauen bitartean.

Dagoeneko abian da Gaztearen Maketa Lehiaketaren 26. edizioa. Goizetik zabaldu dugu kantuak bidaltzeko epea, eta aurten prozedura nolabait aldatu dugunez, jarraibideen berri jasoko duzue hementxe:

1. Hasteko, Maketa Lehiaketa dela eta, Gaztean estreinatu dugun webgune berezian dagoen formularioa bete beharko dute parte-hartzaileek. Han, zenbait datu sartu beharko dituzte; tartean, posta elektronikoa.

-Behin formularioa beteta, posta elektroniko bidez mezua jasoko dute. Hirugarren urratsera joateko, beharrezkoa da mezu hori baieztatzea.

-Mezua baieztatu ostean, hirugarren pausua abestia/k igotzea izango da. Talde edo bakarlari bakoitzak hiru abesti igoko ditu, baina ez du zertan kantu denak aldi berean igo behar; alegia, posible da banaka igotzea, martxoaren 9ra arte. Hori bai, parte-hartzaile guztiek hiru abesti igo beharko dituzte, ez gehiago, baina ezta gutxiago ere.

Hiru urrats horiek ematea nahikoa da Gaztearen Maketa Lehiaketaren 26. edizioan parte hartzeko.

*Edozein arazo izatekotan, gazteaweb@eitb.eus webgunera mezu bat bidalita argituko ditugu erabiltzaileen zalantzak.

leen zalantzak.