X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

25. edizioa

Katez taldeak jaso du Maketa Lehiaketaren GazteBizHitza saria

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Entzuleen babesik handiena izan du Katez taldeak, 2.246 boto jasota. Bigarren sailkatua, berriz, Eraul izan da. 2.500 euroko saria jaso dute leitzarrek.

1:58

Hasieratik nahiko argi egon bada ere, azken orduan estutu egin da Katez eta Eraul taldeen arteko aldea. Hala eta guztiz ere, donostiarrek ez dute lortu leitzarren boto-kopurua gainditzea. Gauzak horrela, Katezentzat izan da, azkenik, Maketa Lehiaketaren 25. Edizioko GazteBizHitza saria.

Guztira, 2.246 boto eskuratu ditu irabazleak, bigarren sailkatuak baino 500 gehiago, eta 2.500 euro eraman ditu etxera. Izan ere, Eraulek 1.731 boto jaso ditu. Hirugarren sailkatuari, alegia, Leun taldeari, ia 800 puntu kendu dizkio; azken honek, 950 boz izan ditu.

Horrenbestez, bukatu da 24 sailkatuen arteko lehia. Orain, ostera, hirugarren eta azken faseari ekiteko ordua iritsi da. Alabaina, aurretik, epaimahaiaren erabakia ezagutzea gelditzen da.

Hala, aurreikusitakoaren arabera, astelehenerako deliberatuko dute epaimahaikideek zein diren maiatzaren 27ko final handian lehiatuko diren gainerako hiru taldeak. Hain zuzen ere, 'B aldea' saioan iragarriko dituzte maiatzaren 2an hiru finalistak, eta astearte goizean Gaztearen webgunean izango duzue informazio guztia.

Dakizuenez, horiekin batera, Katez eta Eraul egongo dira Kafe Antzokian, euren kantuak defendatzen. Beraz, bost talde aukeratuen emanaldiak hartuko ditu Bilbok, hilabete barru.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, eta 25. urteurrena behar bezala ospatzeko, 5.000 euroko saria eskuratuko du Epaimahaiaren Saria lortzen duenak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko da. Entzuleen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskurik heldu da. Esan bezala, 2.500 euro eman dizkiogu irabazleari.

Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro emango dizkio finalisten artean ondoen moldatzen den taldeari.

Beste behin ere, eskerrik beroena agertu nahi diegu Maketa Lehiaketaren 25. edizioa posible egin duzuen guztioi.