X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Maketa Lehiaketa

Finalean lehiatuko diren taldeen izenak iragarri ditu epaimahaiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aneguria, Pet Fennec eta Dekot dira, epaimahaikideek hala erabakita, finalean lehiatuko diren hiru taldeak. Gainera, Katez eta Eraul izango dira Kafe Antzokian, maiatzaren 27an.

Maketa Lehiaketa hirugarren eta azken fasean sartu da. Final handia maiatzaren 27an egingo dugu Bilboko Kafe Antzokian, baina aurretik epaimahaikideek iragarri dituzte zein diren aipatu egunean oholtza gainera igoko diren taldeen izenak.

Duela egun batzuk jakitera eman genuenez, GazteBizHitza saria eraman duen Katez taldeak bere kantua defendatuko du Kafe Antzokiko agertokian, baita entzuleen artean boto gehien jaso dituen bigarren taldeak ere: Eraulek, hain zuzen.

Horretaz aparte, epaimahaiak hiru talde hautatu ditu: Aneguria, Pet Fennec eta Dekot. Beraz, horiexek dira 25. edizioan finalean lehituko diren musikariak.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, eta 25. urteurrena behar bezala ospatzeko, 5.000 euroko saria eskuratuko du Epaimahaiaren Saria lortzen duenak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko da. Entzuleen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskurik heldu da. Hala, 2.500 euro eman dizkiogu irabazleari.

Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro emango dizkio finalisten artean ondoen moldatzen den taldeari.