X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Saria

Bilboko Kafe Antzokia prest da Maketa Lehiaketaren finala hartzeko

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek aurkeztuta, 21:30ean hasiko da final handia, eta Gaztearen webgunean streaming bidez ikusi ahal izango duzue.

Maketa Lehiaketaren 25. edizioa bukaerara iristen ari da. Dakizuenez, egun gutxi geratzen dira final handia heltzeko. Hain zuzen ere, ostiralean igoko dira Bilboko Kafe Antzokiko oholtzara bost finalistak, euren kantuak jarraitzaileen aurrean defendatzeko.

Gainera, egun horretan bertan erabakiko du epaimahaiak zein den edizio honetako irabazlea. Esan bezala, bost dira finalean lehiatuko diren taldeak: Eraul, Dekot, Pet Fennec, Aneguria eta Katez. Azken horrek irabazi du aurtengo GazteBizHitza saria.

Hori, baina, ez da banatu dugun sari bakarra izan. Izan ere, atzo erabaki zuen Kafe Antzokiak zein den 500 euroko sari potoloa merezi duen taldea. Hala, 25. edizio honetan Leun mungiarrak saritzea erabaki du Antzokiak.

Zorionak, beraz, Leun taldeari!

Jarraipen berezia

Nola ez, Gaztearen webgunean streaming bidez ikusi ahal izango duzue finala, zuzen-zuzenean. Hori gutxi ez eta, irratian ere jarraipen berezia egingo diote Maider Gorostegik eta Joseba Sacristanek, Kafe Antzokiarekin zuzeneko konexioak egingo dituzte eta.

Ekitaldia 21:30ean hasiko bada ere, aurretik, 20:00ak aldera, Joseina Etxeberriaren saio bereziak bustiko du Gaztea Irratia. Bertan, 25 urteotan Maketa Lehiaketak emandako onenaren errepasoa egingo du.

maider gorostegi, joseba sacristan, joseina etxeberria

Finala

Aipatu bost taldeen lagunek eta senitartekoek Bizkaiko hiriburuan dute hitzordua, ostiral gauean. 21:30etik aurrera, 20 minutu inguruko kontzertuak emango dituzte finalistek.

b aldea

Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek aurkeztuko dute gala, eta musika onak finalisten eta publikoaren urduritasuna estaliko du.

Sarrera doakoa izango da.