X

Irratia zuzenean

Maketa%20Lehiaketa%202017%20|%20EiTB%20Maketa%20Lehiaketa

Maketa

Gaztearen 26. Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea, irekita

Maketa

26. edizioa

Zabalik da Gaztearen Maketa Lehiaketan parte hartzeko epea

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2017/02/28

Martxoaren 9ra arte egongo da irekita kantuak bidaltzeko epea. Epaimahaiaren Sariak 5.000 euro emango ditu; Entzuleen Sariak, berriz, 2.500 euro.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Konturatu orduko, iritsi da berriro Maketa Lehiaketaren edizio berri bat. Urte hasiera, beraz, esku artean dituzuen kantuak biribiltzeko eta aipatu lehiaketara aurkezteko balia dezakezue. Dakizuenez, parte hartzaileek ezin dute diskoetxe batekin inolako hitzarmenik izan. Musika estiloari dagokionez, ez dugu mugarik jarriko. Horrenbestez, Euskal Herriko talde eta bakarlari guztientzat egongo da zabalik 26. edizioa.

Epeak

Esan bezala, gaurtik aurrera zuen lanak jasotzen hasiko gara. Dena den, hartu lasai eta prestatu abestiak behar bezala, martxoaren 9ra arte egongo baita irekita kantuak bidaltzeko epea. Lehiakide bakoitzak hiru abesti aurkez ditzake.

Bozketa-fasea, berriz, udaberriarekin batera helduko da. Epaimahaikideek hurrengo fasera igaroko diren hogei taldeak zein diren deliberatuko dute martxoaren 21ra arte. Egun horretantxe hasiko da bozketa, eta astebetez lehia bizian arituko dira hogei sailkatuak.

Horien artean boto gehien jasotzen dituenak Entzuleen Saria eskuratuko du. Epaimahaiaren Saria norentzat izango den, berriz, epaimahaikideek erabakiko dute ondoren.

Guztira, bost izango dira final handirako txartela lortuko duten talde edo bakarlariak. Finala apirilaren 27an egingo dugu, Bilboko Kafe Antzokian.

Sariak

Ohi bezala, sari potoloena jasotzen duen talde edo musikariak 5.000 euro eskuratuko ditu. Hain zuzen ere, horixe da Epaimahaiaren Saria.

Entzuleen babesik handiena jasotzen duenak, ostera, 2.500 euro eramango ditu.

Horiez gain, beste sari bat izango da: Kafe Antzokiaren sari berezia. Irabazleak 500 euro jasoko ditu.

Sari bat jasotzeak ez du beste bat lortzeko aukera baztertzen.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Dj Lehiaketa… Parte hartu Dj Lehiaketa…
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena