X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Lehen fasea

Maketa Lehiaketaren 26. edizioan, 80 taldetik gora

EITB.EUS

Azken urteetako arrakastari eutsiz, edizio honetan ere 200 kanta baino gehiago jaso ditugu, eta Maketa Lehiaketaren webgune berezian entzun ditzakezue guztiak.

Maketa Lehiaketaren 26. edizioan parte hartzeko epea bukatu da. Azken urteetako ildoari jarraituz, aurtengo lehiaketa ere oso arrakastatsua izan da. 80 talde eta bakarlari baino gehiagoren lanak jaso ditugu, guztira 250 abesti inguru jaso baititugu. Bozketa-faserako sailkatuko diren taldeak hautatzea lan gogorra izango da. Hartara, martxoaren 21era arte itxaron beharko dute partaideek, hurrengo faserako txartela lortu duten ala ez jakiteko.

Epeak

Esan bezala, aukeraketa-lanak egin ondoren, martxoaren 21ean hasi eta 28ra arte, zazpi egunez, entzuleek nahi beste aldiz bozkatzeko aukera izango dute. Beraz, horien esku geratuko da Entzuleen Saria nork merezi duen erabakitzea. Halaber, bigarren sailkatuak ere, finalerako txartela lortuko du.

Bost talde edo bakarlari lehiatuko dira apirilaren 27an Bilboko Kafe Antzokiak hartuko duen final handian: entzuleen botoei esker sailkatutako bi abestien egileak eta epaimahaiak hautatutako beste hiru.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, 5.000 euroko saria eskuratuko du Epaimahairen Saria lortzen duenak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian oholtzara igotzeko aukera ere izango du. Entzuleen Saria lortzen duenak, berriz, 2.500 euro eramango ditu.

Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro emango dizkio finalisten artean ondoen moldatzen den taldeari. Sariak jokoan daude, beraz.

Abestiak

Orain arte jasotako kantu guztiak hementxe entzun ditzakezue.

Eskerrik asko 26. edizio honetan parte hartu duzuen guztioi, eta zorte on!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika albisteak