X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

26. edizioa

Passepartout taldeak jaso du Maketa Lehiaketaren GazteBizHitza saria

IDOIA ARANBARRI | EITB.EUS

Entzuleen babesik handiena Passepartout taldeak jaso du, 1647 botorekin. Bigarren sailkatua, berriz, Huts izan da. 2.500 euroko saria jasoko dute azkoitiarrek.

Atzo amaitu zen bozketa fasea, eta jada baditugu 26. Maketa Lehiaketako lehen bi finalistak: Passepartout eta Huts taldea.

Bozketa fasea hasi zenetik, Passepartout-ek atzetik izan du Huts taldea. Baina amaieran, ihes egitea lortu du entzuleen laguntzarekin. Hori horrela izanda, Azkoitiko Passepartout taldeak irabazi du 2.500?-ko saria GazteBizHitzaren eskutik.

Guztira, 1647 boto lortu ditu irabazleak; bigarrenak baino 367 gehiago. Hirugarren taldeari, Marban taldeari, 880 botoko aldea atera dio; azken horrek 767 lortu baititu.

Horretaz aparte, baditugu epaimahaiak aukeratutako beste hiru finalisten izenak: Empty Files, Eneritz Furyak eta Odolaren Mintzoa.

Sariak

26. Maketa Lehiaketan hiru sari banatuko dira. Epaimahaiaren saria lortzen duenak, 5.000 euroko saria eskuratuko du. Gainera, BBK Live jaialdian kontzertua eskainiko du. Entzuleen Saria, esan bezala, GazteBizHitzaren eskutik heldu da eta irabazleari 2.500 euro eman dizkiogu.

Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro emango dizkio finalisten artean ondoen moldatzen den taldeari.

Beste behin ere, eskerrik beroena agertu nahi diegu Maketa Lehiaketaren 26. edizioa posible egin duzuen guztioi.