X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

26. edizioa

2017ko Maketa Lehiaketak baditu bost finalistak

IDOIA ARANBARRI | eitb.eus

Empty Files, Eneritz Furyak eta Odolaren mintzoa aukeratu ditu epaimahaiak apirilaren 27ko finalean egoteko. Horiekin batera lehiatuko dira Passepartout eta Huts.

Maketa Lehiaketa azken fasean sartu da. Final handia apirilaren 27an egingo dugu Bilboko Kafe Antzokian, eta jada baditugu finalean egongo diren bost finalistak.

Epaimahaiak aukeratu ditu finalean egongo diren bost taldetatik hiru: Empty Files, Eneritz Furyak eta Odolaren Mintzoa.

Horietaz aparte, bozketa fasean boto gehien lortu dituzten bi taldeak ere Bilbon izango dira: Passepartout eta Huts. Horrenbestez, horiek dira Maketa Lehiaketaren 26. edizioan lehiatuko diren bost musikariak.

Sariak

26. Maketa Lehiaketan hiru sari banatuko dira. Epaimahaiaren saria lortzen duenak, 5.000 euroko saria eskuratuko du. Gainera, BBK Live jaialdian kontzertua eskainiko du. Entzuleen Saria, esan bezala, GazteBizHitzaren eskutik heldu da eta irabazleari 2.500 euro eman dizkiogu.

Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro emango dizkio finalisten artean ondoen moldatzen den taldeari.

Beste behin ere, eskerrik beroena agertu nahi diegu Maketa Lehiaketaren 26. edizioa posible egin duzuen guztioi.