X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

Irabazlea

Empty Files, Maketa Lehiaketaren 26. edizioko irabazlea

EITB.EUS

5.000 euroko sari potoloa eskuratu du talde bilbotarrak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko dira, uztailean.

4:24

Bost izan dira aurtongo Maketa Lehiaketako final handian oholtzara atera diren artistak: Eneritz Furyak, Passepartout, Huts, Odolaren Mintzoa eta Empty Files, hurrenez hurren.

Leporaino bete dute aretoa jarraitzaileek, eta horixe da taldeen emanaldiekin batera gauari kolore bizia eman diona. Julen Idigoras eta Izaro Andres arduratu dira ekitaldia gidatzeaz.

Halaber, ohi bezala, paper garrantzitsua hartu dute epaimahaikideek, horien esku geratu delako 26. edizioko irabazlea hautatzea.Lan zaila izan dela aitortu dute, maila handiko musikariak lehiatu baitira.

Nolanahi dela, bakar bat aukeratu behar izan dute, eta Empty Files taldea izan da zorionekoa.

Txufo Wilsonen gidaritzapean Bilbon jaio zen taldea,  2013an. Rock elektronikoa jorratzen dute batik bat, eta  2017an LP berria aterako dutela iragarri dute.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, 5.000 euroko saria eskuratu dute bizkaitarrek. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko dira. Entzuleen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskutik heldu zitzaion Passepartout boskoteari, 2.500 euro eraman zituzten. Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro eman dizkio Eneritz Furyak bakarlari irundarrari.

Beste behin ere, eskerrik beroena agertu nahi diegu Maketa Lehiaketaren 26. edizioa posible egin duzuen guztioi.

http://www.eitb.eus/eu/gaztea/maketa-lehiaketa/finalistak/osoa/3982818/katez/