X-gaztea maketa lehiaketa-X

X-gaztea maketa lehiaketa-X

Maketa Lehiaketa

2018ko edizioa

Hakima Flissi, Maketa Lehiaketaren 27. edizioko irabazlea

EITB.EUS

5.000 euroko sari potoloa eskuratu du bakarlariak. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko da, uztailean.

1:19

Bost izan dira aurtengo Maketa Lehiaketako final handian Bilboko Kafe Antzokiaren oholtzara atera diren artistak: Silence, Pho-Bo, Hakima Flissi, Nerabe eta Aizkorak Zorroztu, hain zuzen.

Leporaino bete dute aretoa jarraitzaileek, eta horixe da taldeen emanaldiekin batera gauari kolore bizia eman diona. Julen Idigoras eta Ainhoa Urretabizkaia arduratu dira ekitaldia gidatzeaz.

Halaber, ohi bezala, paper garrantzitsua hartu dute epaimahaikideek, horien esku geratu delako 27. edizioko irabazlea hautatzea. Lan zaila izan dela aitortu dute, maila handiko musikariak lehiatu baitira.

Nolanahi dela, bakar bat aukeratu behar izan dute, eta Hakima Flissi izan da zorionekoa.

Sariak

Promestutakoa betetze aldera, 5.000 euroko saria eskuratu du Hakima Flissik. Gainera, Bilbao BBK Live jaialdian arituko da, uztailean.

Entzuleen Saria, berriz, GazteBizHitzaren eskutik heldu zaio Silence taldeari; 2.500 euro eraman dituzte. Bestalde, Kafe Antzokiak 500 euro eman dizkio Neraberi.

Beste behin ere, eskerrik beroena agertu nahi diegu Maketa Lehiaketaren 27. edizioa posible egin duzuen guztioi.