Albisteak

DISKO BERRIA

We are Standarden disko berria martxoaren 25ean kaleratuko dute

A.C.

Getxoko taldeak martxoan kaleratuko du ‘Day’ lana, Mushroom Pillow diskoetxearen bitartez.

  • We are Standarden disko berria martxoaren 25ean kaleratuko dute

    We are Standarden disko berria martxoaren 25ean kaleratuko dute

We are Standarden disko berria laster iritsiko da dendetara. Martxoaren 25ean kaleratuko du taldeak lan berria, ‘Day’. Mushroom Pillow diskoetxearen eskutik iritsiko zaigu.

Taldeak berak eta Xabier Eguiak elkarlanean grabatu eta ekoitzi dute, eta Eric Broucecken (LCD Soundsystem, Free Energy, Hercules) laguntza izan dute nahasketa mahaian zein ekoizteko lanetan.

Kolaborazioei dagokienez, Emmanuel Laundg I’m from Barcelona taldeko kidearen laguntza izan dute getxotarrek. ‘Only Neon’ abestia sortzen lagundu die artistak. Diskoaren azala, berriz, Joseph Wrighten ‘Versuvius in eruption’ izango da, Londreseko Tate Modern museoak Mushroom Pillowi utzitako irudia.

We are Standardek iragarri zuenez, Great State azken diskoaren ildoari jarraituko diote bertan, baina abesti psikodelikoen aldeko apustua eginez.