Albisteak

Musika eta zinema

Urte amaieran iritsiko da Guns N' Roses taldearen pelikula

L.Z.

'Appetite for Democracy' 3D filma azaroaren 21ean grabatu zuten Las Vegasen eskainitako kontzertu batean. Hemen duzue "Paradise City" pelikularen trailerra.

Guns N' Roses taldeak film berri bat estreinatuko du 2013 amaieran. Rock Fuel Mediak ekoitziko duen pelikula azaroaren 21ean grabatu zuten Las Vegasen eskainitako kontzertuan.

Oraingoz ez dute proiektu berri honen inguruko xehetasunik eman, baina dagoeneko pelikularen trailerra ("Paradise City") estreinatu dute.

Esan bezala, urte bukaeran iritsiko da telebistara zein zinema aretoetara Guns N' Roses Appetite for Democracy 3D filma, eta DVD formatuan ere kaleratuko dute.