We Are Standard, 'Day' disko berria

musika

Argitalpena

We Are Standard, apustu gogorrean

2013/01/30

Diskoaren grabazioa amaituta, 'Day' diskoa apur bat psikodelikoagoa eta ilunagoa dela aitortzen dute.

1:21
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

We Are Standard Getxoko talde ezagun eta arrakastatsuak disko berria grabatu du eta kalean jarriko du aurki. "Day" izena jarri diote lanari eta aurrerapen singlea aurkeztu digute, "Can I count on you?, beraien estudioan.

Bilboko El Tigre estudioetan, lasai ikusten ditugu We Are Standard taldekoak azken diskoaren grabazioa amaiturik. Airean, disko berriko bederatzi kantuetarik bat. Laster irrati bidez zabalduko duten single diskoaren soinua.

Hemezortzigarren mendean Wright-ek margoturiko "Vesuvioa sutan" azalean agertuko duen diskoari "Day" izena jarri diote.

"Great State" aurreko lanaren ildoak jarraitzen ditu, izan ere, disko horretako kantu bat berreskuratu dute honetarako, "Bring me back home". Apur bat psikodelikoagoa eta ilunagoa izango da disko berri hau, betiko dantzarako grina baztertu gabe.

Bederatzi kantuak Bilbon, Deustun, grabatu dituzte. Emmanuel Lundgren suediarra izan dute lagun kantu batean, eta nahasketen azken ardura Los Angeles hiriko Eric Broucek hartu bere gain.

Urruneko lankidetza honek gustura utzi ditu taldekoak. Hasieran nahi zuten aniztasuna bildu baitu, eta aurreko arrakastaren presioari eutsiz, taldearen jatorrizko soinua mantendu dutelako

Martxoaren amaiera aldean jarriko da salgai "Day" diskoa, eta jarraian Britainia Handi eta Frantzian ere kaleratuko dute. Ondoren zuzeneko ekitaldi eta jaialdiak etorriko dira, udan Bilbao BBK Liven izango dira.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena