Albisteak

Urduñan, Aste Santuan

Gatibu, Gose, Ze Esatek! eta Itziarren Semeak, Gazte Danbada jaialdian

L.Z.

Martxoaren 28tik apirilaren 1era bitartean egingo den jaialdi honetan, kontzertuak, solasaldiak eta tailerrak egongo dira. Sarrerak, otsailaren 5ean jarriko dituzte salgai.

Martxoaren 28tik apirilaren 1era, hainbat ekitaldi egingo dira Urduñan. Gazte Danbadak antolatuta, kontzertuak ez ezik, solasaldiak, tailerrak eta ikuskizunak ere izango dira, ostegunetik igandera bitartean.

Musikari dagokionez, hainbat euskal talde arituko dira bertan. Oraindik kontzertuen datak zehazteke dauden arren, dagoeneko iragarri dituzte Urduñan joko duten taldeen izenak.

Euskal musika talde garrantzitsuek osatuko dute kartela. Besteak beste, Gose, Gatibu, Itziarren Semeak, Matxura, Arkada Social, On, Leihotikan, Ze Esatek!, Anai Arrebak eta Iheskide egongo dira.

Sarrerak

Bonu bereziak otsailaren 5etik aurrera egongo dira salgai, 40 eurotan. Bonu hauek, kontzertuen gunera sartu, dutxatu eta kanpalekuan lo egiteko aukera ematen dute.

Martxoaren 4tik aurrera, 45 eurotan egongo dira eskuragarri bonuak.

Kontzertua eskainiko duten talde guztien zerrenda

Dodo Sound

Sen

2Zio

Las Tea Party disko jartzaileak

Txoriak Negutegian

Leihotikan

Anai Arrebak

Dj Okerreko

Nebula Selektah

Gose

Solte

On

Matxura

Arkada Social

Borja & Ibon disko jartzaileak

Hotzikara

Gatibu

Itziarren Semeak

121 Krew

Patrol Destroyers

Ze Esatek

Iheskide

Informazio gehiago hemen.