Albisteak

Klasikoak

Maiteen Egunerako musika

A.G.EITB.EUS

Euskal musikagintzaren historian, maitasunari loturiko hainbat abesti topa ditzakegu.

Maitasuna eta maitasun eza ohiko gai izaten dira abestietan, eta euskal musikagintza ere ez da salbuespen: joera horri heldu dioten hainbat talde eta bakarlari aurki ditzakegu gure musikaren historiako orrialdeak pasatuz gero.

San Valentin egunean, horietako batzuk gogorarazi nahi izan ditugu Gaztean. Eta noski, gure zerrendan ezin zen falta Gaztean lehendabizi entzun zen kanta: Hertzainak taldearen ''Aitormena''rekin ekin zion emisioa gure musika irratiak duela ia 23 urte.


Ordurako, Itoizek kalean zuen bere debuteko diskoa, eta bertan topa daiteke taldearen kanta ezagunena: ''Lau Teilatu''.

 

 

Bere lehen disko luzean kaleratu zuen Latzen taldeak ere, jada 90eko hamarkadan, bere balada ezaguna: ''Laztana''. Zenbat aldiz abestu eta dantzatuko ote zenuen doinu hau!

 

Mikel Markezen ''Zure Begiek'' ere ez da atzean geratzen.

Hamarkada berriaren hasieran kaleratu zuen Urtz taldeak Aingeru diskoa, eta lan honetan topa dezakegu ''Boulevardeko Erlojua''.

 

Labrit bakarlariak ere argi utzi zuen bere Paradisua diskoan, maitasuna zela nagusi: ''Maitasunaren Paradisuan'' kantuarekin aurkeztu zuen lan hura.

Egun, ezagun ditugun taldeek ere ez diote maitasunari muzin egin: Ken Zazpi da berehala burura etortzen zaigun taldea, ziurrenik, ''Ilargia'', ''Haizea'' eta ''Hel Nazazu Eskutik'' adibideei esker.

Kerobia eta Gatibuk ere badituzte euren maitasun kantak: ''Itsasoa'' eta ''Lorak eskaintzen'', kasu.

9. Gatibu: "Lorak eskaintzen"

Maitasun eta maitasun eza alde batera utzita, kanta beroagoak ekarri dituzte euskal musikagintzara Gose taldekoek: ''Bondage'' Francisekin (Doctor Deseo) osatutako abestia da adibiderik garbienetako bat.

 

... Eta horrela jarraituz gero, zenbat abesti izango genituzkeen gogoan! behin ikasi eta burutik kendu ezin diren abestiak dira hauetako asko, ezbairik gabe, eta San Valentin egunean, inoiz baino gehiago hartu nahi izan ditugu kontuan!