Albisteak

Aurkezpena

Depeche Moderen azkena, txuri-beltzean

I.U.

''Soft Touch/Raw Nerve'' abestiaren bideoklipa estreinatu du talde britainiarrak.

Depeche Mode talde britainiarrak ''Soft Touch/Raw Nerve'' abestiaren bideoklip berria aurkeztu du. Delta Machine diskoa lantzen ari zirela, estudioan grabatutako pieza da, txuri-beltzean.

''Heaven'' eta ''Soothe my soul'' kantak ezagutu ostean, ''Soft Touch/Raw Nerve'' da orain dakarten proposamen berria. Horiek guztiak eta betiko doinu arrakastatsuenak zuzenean entzuteko aukera izango dugu Bilbon. Izan ere, Bilbao BBK Live jaialdian kontzertua eskainiko dute, udan. Tel Aviven ekingo diote Delta Machine diskoa aurkezteko birari, eta, ondoren, Europako zenbait herrialdetan barrena ibiliko dira.