Albisteak

Ahora! Astea

Zea Mays, Su Ta Gar eta Doctor Deseo taldeen musika, Tolosan

L.Z.

Kilometroak jaiak antolatutako Ahora! Asteak hainbat ekintza hartuko ditu. Besteak beste, maiatzaren 24an, kontzertu berezia egingo dute Tolosako Laskorain Ikastolan.

1:09

Maiatzaren 24an, Bonberenea Txarangak antolatuta, kontzertu berezia egingo dute Tolosako Laskorain Ikastolako Sakramentinoetako patioan.

Kilometroak jaia hartuko du aurten ikastola honek, eta urrian Tolosan egingo duten festaren aurrerapen gisa, Ahora Astea! antolatu dute. Ekimen honen barruan, datorren maiatzaren 24ko kontzertua da aipagarriena. Izan ere, egun horretan, Zea Mays taldeko Aiora, Doctor Deseoko Francis, Su Ta Garreko Aitor Gorosabel, Glaukomako Juantxo eta Jokin, Humuseko Natalia eta Pirritx Porrotx eta Marimotots izango dira, ezustekoz betetako ikuskizun batean.

Sarrerak 10 eurotan daude salgai, eta egunean bertan 12 eurotan eskuratu ahal izango dira.