Albisteak

Kontzertuen egitaraua

Gatibu, Skasti eta Emon izango dira gaur, Ibilaldian

L.Z.

Hesian, Kherau eta Zarama ere egongo dira, Portugaleten. Gainera, goizetik, Makala eta Oihan Vega arituko dira musika jartzen.

3:48

Bizkaiko ikastolen aldeko festa hartuko du Portugaletek, gaur. "Aldapa leunduz" lelopean Asti Leku ikastolak antolatuko du aurtengo Ibilaldia.

Egun osoan zehar, umeentzako jolasak, azokak, berbenak, dantzak eta txistulariak izango dira jaia girotzen, eta ohi bezala, kontzertuek ere leku garrantzitsua beteko dute.

Goizetik Makala eta Oihan Vega arituko dira musika jartzen, eta eguerditik aurrera hainbat euskal talderen kontzertuak egongo dira. Besteak beste, Gatibu, Emon, Trikizio, Zarama, Hesian, Skasti eta Kherau taldeen musika entzungo da. Azken talde honek egin du aurten Ibilaldiko kantua.

Behin zuzenekoak bukatuta, Gernikako Seber Altube ikastolari emango dio Asti Lekuk lekukoa.