Albisteak

Murgian

Betagarriren musikak girotuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia

L.Z.

Gaur ospatuko dute Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa. Betagarriren kontzertua ez ezik, beste hainbat ekitaldi hartuko ditu Murgiak.

Murgiak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren aldeko festaren 22. aldia. Goizetik hasita, hainbat ekitaldi hartuko ditu igandean Murgiak, eta ohi bezala, musikak ere leku garrantzitsua beteko du han.

Antzezpenak, haurrentzako jolasak eta batukadak egongo dira, eta arratsaldean kontzertuen txanda izango da. Astalapo izango da agertokira aterako den lehenengo taldea, eta honen ostean Betagarri arituko da.

Artisautza postuek, magia emanaldiek, graffiti tailerrek eta etxeko txikientzako musika ikuskizunek osatuko dute egitaraua.

"Haziak indartu" lelopean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 22. edizioa.