Albisteak

Disko berria

Azaroan helduko da EOSen eta Ken Zazpiren arteko proiektua

L.Z,

Abuztuan hasiko dute grabazioa, eta azarorako egongo da kalean diskoa. Aurreikusitakoaren arabera, abenduan lau kontzertu eskainiko dituzte.

Azaroan helduko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Ken Zazpi taldeak elkarrekin sortu duten Klasikat proiektua. Hasiera batean 2012ko abendurako iragarri zuten, baina urtebeteko atzerapenarekin iritsiko da diskoa.

Ken Zazpik Facebook bidez zabaldu duenez, abuztuan hasiko dute lan berriaren grabazioa, eta hiru hilabete geroago argitaratuko dute diskoa.

Behin proiektua kalean dela, kontzertu bira berezia egingo dute. Aurreikusitakoaren arabera, abenduan emango dituzte lehenengo zuzenekoak. Kontzertuotan Nora Izagirrek diseinatutako jantziak eramango dituzte musikariek.

Emanaldien agendan aldaketarik egon ezean, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean izango dira Eñaut Elorrietaren taldeak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eskainiko dituzten emanaldiak.