Albisteak

Amurrion

Hesian, Oihan Vega eta Izate Faltsua, gaur, Araba Euskarazen

L.Z.

Gaur Amurrion egingo den Arabako ikastolen aldeko festan El Tol Sarmiento, Mandoilek, Gozategi eta Iñaki Plaza & Band ere izango dira.

5:12

Araba Euskaraz 2013 jaia ospatuko dute, igandean. Amurrioko Aresketa ikastolak antolatuko du aurten Arabako ikastolen aldeko festa.

Esan bezala, Amurrion egingo da Araba Euskaraz igandean, eta goizetik iluntzera arte, jai giroa izango da nagusi bertan.

Umeentzako jolasek, bertsolariek eta dantza zein musika ikuskizunek leku garrantzitsua beteko dute, baita goizetik lehenengo eta laugarren gunean egongo diren kontzertuek ere.

11:30ean hasiko dira zuzenekoak. Ordu horretan lehenengo guneak Aldats taldearen musika hartuko du, eta laugarrenak, berriz, Izate Faltsua laukotearena. Hauen ostean helduko dira, besteak beste, El Tol Sarmiento, Mandoilek, Gozategi, Iñaki Plaza & Band eta Hesian taldeen emanaldiak.

Oihan Vega izango da Gazteen gunetik (laugarren gunea) igaroko den azken musikaria.