Albisteak

Igandean, Tuteran

Vendetta eta Xutik taldeen kontzertuek girotuko dute Nafarroa Oinez

Luzia Zugadi

Igandean Tuteran egingo den festan Stupenda Jones eta Tximeleta ere arituko dira.

Tuterako Argia Ikastolak hartuko du aurten Nafarroa Oinez jaia. Ohi bezala, egun osoko festa egingo dute, eta ibilbidea lau gunetan egongo da banatuta.

Besteak beste, umeentzako jolasak, pailazoak, dantza ikuskizunak, tailerrak eta ipuin kontalariak egongo dira Piskerra, Muskaria, Landazuria eta Txirimendia guneetan.

Bestalde, kontzertuek ere leku garrantzitsua beteko dute. Txirimendian, Stupenda Jones, Vendetta eta Tximeleta arituko dira; Muskarian, berriz, Xutik.

10:00etan hasiko dira ekitaldiak, eta iluntzera arte luzatuko da festa.

Animatu eta bisitatu Tutera, datorren igandean!