Albisteak

Disko berria

'High Hopes', Bruce Springsteenen azkena

I.U.

Estudioko 18. lana kaleratuko du artista estatubatuarrak.

  • Bruce Springsteen. High Hopes. Argazkia: Ritmonet

    Bruce Springsteen. High Hopes. Argazkia: Ritmonet

Bruce Springsteenek lan berria aurkeztuz hasiko du urtea. High Hopes izena du estatubatuarraren estudioko 18. diskoak. Guztira 12 kantu bildu ditu: batzuk berriak dira, eta beste hainbat, moldaketak. Aurrerapen gisa, diskoari izena eman dion abestia estreinatu du.

New Jerseyn, Los Angelesen, Atlantan, Australian eta New Yorken barrena ibili da Bruce Springsteen grabazio lanetan, eta Ron Aniellorekin ekoitzi du. Horrez gain, Tom Morellok eta beste hainbat musikarik parte hartu dute diskoan.

Springsteenek berak adierazi duenez, azken hamarkadan argitaragabeko piezarik onenak daude High Hopes bilduman.