Musika

Itzulera

Kashbad taldea bueltan da

Luzia Zugadi

Facebook bidez talde gipuzkoarrak iragarri duenez, kantu berriak grabatzen dabiltza.

90eko hamarkadan Errenterian sortutako Kashbad taldea disko berriarekin itzuliko da aurki. 2007an eman zuten azken zuzenekoa, baina badirudi berriro elkartzeko asmoa dutela.

Taldeak Facebook bidez iragarri duenez, kantu berriak grabatzen dabiltza. Horrenbestez, litekeena da hurrengo hilabeteetan berriro agertoki gainean ikustean.

Sorkun Rubiok zuzendutako taldeak 1996an kaleratu zuen Kashbad estudioko lehenengo lana, eta urte bete geroago Distantzia diskoa aurkeztu zuten. 1999an heldu zen azken proiektua (Hesiak).

Zazpi urteko ibilbidearen ostean, taldeak banatzea erabaki zuen eta taldekide bakoitzak bide berri bati ekin zion.

Halere, 2007an hiru kontzertu emateko bildu ziren. Bilbon, Gasteizen eta Errenterian aritu ziren orduan, den, argi utzi zuten ez zutela berriro elkartzeko asmorik.