Albisteak

Ekainaren 1ean, Gernikan

Esne Beltza, Gose eta The Uski's arituko dira Ibilaldian

Luzia Zugadi

McOnak, Sarkor eta Itziarren Semeak ere izango dira ekainaren 1ean, Gernikan.

"Euskararen Bihozfera" lelopean, Gernikako Seber Altube ikastolari egokitu zaio aurtengo Ibilaldia antolatzea, eta Bizkaiko ikastolen aldeko festa ospatzeko hilabete baino gutxiago falta denean, egitarauaren berri eman dute.

Ohi bezala, gune ezberdinetan banatuta, kontzertuek leku garrantzitsua beteko dute Ibilaldian. Ikastolan adibidez, Itziarren Semeak taldea izango da agertoki gainera igoko den aurreneko taldea. 12:30 aldera hasiko da bizkaitarren kontzertua.

Urdaibai gunean, berriz, The Uski's Gose eta Esne Beltza izango dira festa girotzen. 13:00etatik 18:00ak arte, hiru talde hauek pasatuko dira oholtza gainetik.

Bukatzeko, Sarkor eta McOnak, Pasialekun arituko dira.

Gainera, egun osoan zehar, haurrentzako jolasak, tailerrak, dantza ikuskizunak eta beste hainbat ekintza egingo dituzte.

Ekainaren 1ean, Gernikan duzue hitzordua!